JARDUNALDIAK

20141113_113434

Anuncios
Imagen | Publicado el por | Deja un comentario

2016desokupatu: Inkesta Hiritarra eta datozen ekintzak / Encuesta Ciudadanista y próximas actividades

Inkesta Hiritarra eta datozen ekintzak 

Encuesta Ciudadanista y próximas actividades

  •  EUSKARA
  • CASTELLANO

“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” lelopean Donostian antolaturiko jardunaldiak aurrera doaz, hain zuzen ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzari buruz eta gertakari horrekin indartzen den hiri-ereduari buruz herritarren artean eztabaida eta erantzuna bultzatzeko asmoz. Helburu hori aurrean, datozen egunetan honako kale ekintza, mahainguru eta proiekzio-eztabaidak egingo dira:

 

 Azaroak 15 Larunbata

  • 11’30etan

2016: INKESTA HIRITARRA ren aurkezpen ekitaldia

Bretxako Plazan

 Egiazki DSS2016EU fundazioak  eginiko inkesta baten parodia izanik, humorezkoa izango da horren aurkezpen ekitaldia. 10 bat minututan erantzun daitezkeen 12 galdera egiten dira, errealitate gordinaren zenbait alderdi plazaratuz. Inkestak bere sarreran azaltzen duenez: “Jakin badakigu, azken hileotan, itxuraz kontraesankorrak eta zapuzgarriak  izan daitezkeen gertaera batzuk haizatu direla 2016ko ospakizunen kudeaketa korapilotsuaren inguruan,  hiritarren artean ulertu ezina eta nahasmena sortu delarik nabarmenki, baita patrozinatzaileen eta kulturaren mezenas eskuzabalen artean ere. Hori dela eta, 2016 Inkesta Hiritar honek zalantzarik gabeko ariketa demoktratiko eta partehartzailea izan nahi du, eta zintzotasun osoarekin erantzuteko dei egiten diegu hiritar guztiei”

 

Azaroak 25 Asteartea

  • 19’30etan

Egiako Kultur Etxean

DESMARCAR BARCELONA

Marina Garcés-en konferentziaren proiekzioa eta eztabaida

Marina Garcésen arabera, turismoa leku bateko baliabide komunak agortu arte ustiatzen dituen “extractivismoa”ren paradigma ekonomikoarekin pareka daiteke. Kontzeptu hori herrialde emergenteetan ezartzen ari den hazkunde-eredu kapitalista aztertzeko eta  salatzeko erabili ohi da, eredu hori beren lurraldeko baliabide energetiko eta naturalen ustiaketa mugagabean oinarritzen delako. Orain, hemengo extractibismoa turismoa balitz? Zein dira turismo masiboak gaurregun planteatzen dituen erronkak?…

Abenduak 1 Astelehena

  • 19’00etan

Mahaingurua

Koldo Mitxelena Kulturgunean

INDUSTRIA TURISTIKOAREN ONDORIOAK EZTABAIDAGAI

Partehartzaileak

  • Peio Etxeberri-Aintxart / Iparralde
  • Mikel Alonso / arkitektoa, Donostia
  • Xabier Arberas / Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
  • Felix Soto / Uliako auzo elkartea

 Zalantzarik gabe, Donostian eta Euskal herrian turismoa aeagotzea da DSS2016EUren lehentasunezko helburuetako bat. Egin kontu: Donostian turisten kopurua biztanle bakoitzeko Bartzelonakoaren %57koa da dagoeneko… Zein dira, baina, turismo hazkor hori eragiten ari den ondorio sozialak eta ekonomikoak?

 


 

Hortaz, zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu, eta, bidez batez, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzari eta gertakari horrekin indartzen den hiri-ereduari kritika eraikitzeko behar-beharrezkoa den ideien borroka sustazeko, jardunaldietan zuen parte hartzea espero dugu


 


 

Encuesta Ciudadanista y próximas actividades

Las jornadas organizadas bajo el lema “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” siguen adelante, con el fin de impulsar el debate y cuestionar la Capitalidad Europea de la Cultura del 2016 y el modelo de ciudad que se promueve con este evento. Con este objetivo, en las próximas fechas tendrán lugar las siguientes acciones en la calle, mesas redondas y proyecciones-debates:

 Sábado 15 de noviembre

  • 11’30h

en la Plaza de la Bretxa

Acto de presentación de la ENCUESTA CIUDADANISTA 2016

Siendo una parodia de una encuesta hecha por la auténtica fundación DSS2016EU, su presentación consistirá en un acto humorístico. En la encuesta se realizan 12 preguntas que pueden rellenarse en unos 10 minutos y pretenden situarse ante aspectos varios de la cruda realidad. El documento consta de una introducción o explicación previa: “Dado que, en los últimos meses, diversos y aparentemente contradictorios acontecimientos relacionados con las complejas gestiones necesarias para alumbrar estos eventos han podido emitir señales difíciles de interpretar, creando entre la ciudadanía, patrocinadores y mecenas actuales y futuros, una cierta confusión e incomprensión, lanzamos esta Encuesta Ciudadanista. Como prueba nítida e inequívoca de ejercicio democrático y participativo, invitamos a los Ciudadanos y Ciudadanas a contestar con total sinceridad”

Martes 25 de Noviembre

  • 19’30h

en la casa de Cultura de Egia

Proyección de la conferencia DESMARCAR BARCELONA de Marina Garcés y debate

Marina Garcés propone vincular el turismo al paradigma económico del extractivismo, es decir, al modelo de crecimiento capitalista basado en la explotación de los recursos comunes de un lugar hasta agotarlos. El extractivismo se aplica normalmente al análisis de los países emergentes y a su explotación de los recursos energéticos y naturales. Pero ¿y si nuestro extractivismo es el turismo? ¿Qué desafíos plantea hoy el turismo de masas?…

 

Lunes 1 de diciembre

  • 19’00h

Mesa redonda sobre

LA INDUSTRIA TURÍSTICA Y SUS CONSECUENCIAS A DEBATE

en el centro Koldo Mitxelena

Participantes

  • Peio Etxeberri-Aintxart / Iparralde
  • Mikel Alonso / arquitecto, Donostia
  • Xabier Arberas AA.VV. Parte Zaharrean Bizi
  • Felix Soto AA.VV. de Ulia

Sin duda, conseguir incrementar el turismo en Donostia y en Euskal herria es uno de los propósitos prioritarios de DSS2016EU. Y eso cuando  la ratio de turistas/habitante ya alcanza en Donostia el 57% de la de Barcelona… Ahora bien, ¿Cuáles son las consecuencias sociales y económicas de semejante crecimiento turístico?

 


 

Os invitamos por tanto a difundir este llamamiento en vuestro entorno y esperamos vuestra participación en las jornadas para construir la crítica a la Capitalidad Europea de La Cultura del 2016 y al modelo de ciudad que se promueve, fortaleciendo el combate necesario en el terreno del pensamiento, que tanto se echa en falta.


Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

JARDUNALDIAK / JORNADAS – DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU

  • 1.- Euskara / DEIALDIA TA EGITARAUA
  • 2.- Castellano / LLAMAMIENTO Y PROGRAMA

 “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU”

EZTABAIDA JARDUNALDIAK

Datorren urriaren 18an, larunbatarekin, “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” izenburupean antolaturiko jardunaldiak hasiko dira, hain zuzen ere 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren kariaz Donostian  indartzen den hiri-ereduari buruz jendartean eztabaida bultzatzeko eta hedatzeko asmoz. Helburu hori aurrean, hainbat mahainguru, proiekzio eta kale ekintza egingo dira udazkenean zehar, besteak beste hiriaren komertzialiazioa, turismo masiboa eta kulturaren merkantilizazioa eztabaidagai jarrita. Hori dela eta, eztabaidagune gisa planteatzen diren jardunaldi hauetan partehartzeko dei egin nahi diogu jende guztiari, kritika eraikitzeko eta ekimen berriak sustatzeko aukera emanez.

 Gure ustez, 2016ko Europako Hiriburutza lehenik eta behin hiriaren kometzializaziorako tresna bat da, Donostia salgai bihurtzeko “marka”, sustapen turisikoari begira narbarmenki. “Kultura” amua da, espazio urbanoa eta hiria salgarri bihurtzeko. Horrenbestez, Donostia 2016 hirigunearen erabateko merkantilizazioa bizkortzeko baliatzen duten irudi komertzial bat da, eta gertakari honek, hiri-ereduari dagokionean, kapitalismoak markatzen duen norabidean sakontzea eta desberdinkeriak areagotzea dakar berekin. Bestalde, modu finago batean, Kultur Hiriburutza hiriko mugimendu sozialak neutralizatzera daraman benetako harrapagailu bat da: izan ere, Donostia 2016 inguruan “pizgarri” ekonomiko mordo baten bitartez eragiten duen sare klientelar bat sortzen ari da, ekimen hiritarrak eta talde sozialak enpresekiko eta instituzioekiko kolaborazio-kultura batean murgilduz. Ondorioz, kulturaren erretorikaren azpian, oinarrizko herri-mugimenduen espazioa usurpatu eta beren gaitasunak merkatu-gizartearen moldeetara ekartzeko asmoa nabaria da.

Arrazoi hauek eta beste askorengatik, 2016 ez da gure espazioa eta inposatzen diguten marka hori desokupatzeko proposatzen dugu, erantzun konkretuak nahiz eredu desberdinak eraikitzeko. 2016 desokupatu, beraz,  borroka (kontra)kulturala berreskuratzeko aldarria da, harreman ez-merkantilistak eta ondasun komunen defensa oinarritzat hartuz, konformidadea eta errentagarritasunezko makineria eragozteko.

Hortaz, jardunaldietan zuen parte hartzea espero dugu eta deialdi honen berri zuen inguruan ematea eskatzen dizuegu. Kartel bat bidaltzen dugu (azaroaren 1era bitarteko ekintzekin). Aurrera begira, egitaraua zabalik dago proposamen berriak egiteko.

Informazioa / 2016desokupatu.wordpress.com

Harremanetarako / 2016desokupatu@gmail.com

EGITARAUA


Urriak 18 Larunbata

  • 17’00etan: Hitzaldiak eta eztabaida, Europako Kultur Hiriburutza eta hiri-eredua:

Andeka Larrea: “DSS2016EUeta euskal hirien kasua : Imajinario urbanoak, marketinga eta hiriaren berrasmaketa”

Thomas y Fabien: “LILLE-2004: FESTA AMAITU DA: 2004ko Europako Kultur Hiriburutzaren ondoren Lillek jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbanoa eta Berdeen papera”

  • 19’30etan: Luntxa
  • 20’00h: Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa): No Future.

Tokia: Kortxoenea Gaztetxea (Gros-Ulia auzoa, K/Indianoenea 16).

Andeka Larrea imajinario urbanoen inguruan arituko da eta marketingak hirien narratiba nahiz irudikari hegemoniko berriak nola sortzen eta inposatzen dituen azalduko du (DSS2016EU bezalako gertakari baten kasuan nabarmenki). Irudizkoa den Euskal Hiria delakoan bildu nahi dituzten euskal hiri desberdinen artean parekotasunak eta alderaketak egingo ditu. Horren aurrean galdera bat: posible ahal da kanpotik ezarrita datorren imajinario horri jendarteak beste irudikari bat kontrajartzea?   Andeka Larrea Bilbao y su doble eta Euskal Hiria. Reflexiones sobre la ciudad y las ciudades vascas liburuen egilea da.

Donostia 2016 izan daitekeena aurreratuz, Lille-ko bizilagun Thomas eta Fabienek (2004ean Europako kultur hiribu izandakoa, Frantziako iparraldean) beren hiriak 2004 urteaz geroztik jasandako eraldaketa ekonomiko eta urbano itzela kontatuko digute.  “Lille 2004” hiriburutzak hiriaren merkantilizazioa nola azkartu eta teknologia berrien menpe jarri duen azalduko dute, baita Berdeek prozesu honetan jokatu duten papera argitu ere. Agian antzekotasun bat baino gehiago antzemango dugu, gure kultura herrikoien suntsiketa komertzialeko negozio horrek zertan datzan hobeto ulertzeko. Thomas y Fabien La fête est finie eta L’enfer vert libruen egileak dira.

Pierre Vissler clownaren bakarlana (Zuberoa, Montori). No Future gizon bat eta bere doblearen arteko gatazkaren istorioa da. Egunez egun egiten dugunari begirada bat ematea proposatzen digu. Clownak ezin ditu bere sentimenduak izkutatu eta ez da inon bere lekuan sentitzen…

Urriak 24 Ostirala

  • 21’00etan: BYE BYE BARCELONA dokumentalaren proiekzioa, konstituzio plazan.

Bye Bye Barcelona kataluniako hiriburua jasaten ari den turismo basatiari buruzko ordubeteko dokumentala da. Hiria gainezka egiten hasi da. Itogarri bihurtzeraino. Bizilagunen gainetik pasatzeraino.  Eta egin kontu, gain-esplotazio hori Euskal Herriko paraje hauetan ere imitatzeko tentazioak antzematen baitira: Donostian ematen diren datuen arabera, kasu,  biztanle bakoitzeko turista kopurua Bartzelonakoaren %57koa da dagoeneko. Beraz, gertakari katalandar honi ere erreparatzea ez dugu debaldekoa. Tourist, remember, you are in the Basque Country baino zerbait gehiago esaten hasteko ordua guri ere iritsiko zaigulako, akaso (Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariaren komentarioa).

Azaroak 1 Larunbata

  • 11’00etan: “2016: INKESTA HIRITARRA”,  Bretxako azokan.

Azaroaren bigarren hamabostaldian (egunak eta tokiak zehaztuko dira):

  • MAPEO KOLEKTIBOA: “ZER DAGO DONOSTIAN?”

Donostialdeko esperientzia ezberdinen elkarrezagutza ariketa bat izango da, bazkari baten inguruan. Donostialdeko mapa batean, bai esperientzia konkretuak zein memoria ariketa: “Zein esperientzia edo gertakarik osatu dute bestelako eredu baten gure memoria propioa eta kolektiboa?”. Mapeoak Donostian sareak sendotzeko erabilgarriak izan daitezkeen ondorioak eta tresnak garatzen laguntzea izango du helburu. .

  • DESMARCAR BARCELONA

konferentziaren proiekzioa (2014ko maiatza):

Marina Garcéseren arabera, turismoa leku bateko baliabide komunak agortu arte ustiatzen dituen “extractivismoa”ren paradigma ekonomikoarekin pareka daiteke. Kontzeptu hori herrialde emergenteetan ezartzen ari den hazkunde-eredu kapitalista aztertzeko eta  salatzeko erabili ohi da, eredu hori beren lurraldeko baliabide energetiko eta naturalen ustiaketa mugagabean oinarritzen delako. Orain, hemengo extractibismoa turismoa balitz? Zein dira turismo masiboak gaurregun planteatzen dituen erronkak?…

  • HIRI MARTXA: “Tour de las desigualdades”

Abenduak 1 Astelehena

  • 19’00etan: Mahaingurua Koldo Mitxelena Kulturgunean:

“INDUSTRIA TURISTIKOAREN ONDORIOAK EZTABAIDAGAI”. Partehartzaileak:

  • Peio Etxeberri-Aintxart  / Iparralde
  • Mikel Alonso / arkitektoa, Donostia
  • Xabier Arberas / Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea)
  • Felix Soto / Uliako auzo elkartea)

JORNADAS DE DEBATE

“DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU”

El sábado 18 de octubre darán comienzo las jornadas organizadas bajo el lema “DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! 2016 DESOKUPATU” con el fin de impulsar y ampliar el debate acerca del modelo de ciudad que se promueve en Donostia con la Capitalidad Europea de la Cultura 2016. Con este objetivo se realizarán durante el otoño diferentes mesas redondas, proyecciones y acciones en la calle, cuestionando la comercialización de la ciudad, el turismo masivo y la mercantilización de la cultura. Llamamos por ello a participar en estas jornadas  que se plantean como un espacio de debate para construir la crítica y conducir también a nuevas iniciativas.

A nuestro entender, la Capitalidad Europea del 2016 es en primer lugar una herramienta de comercialización de la ciudad, puesto que es la “marca” buscada para vender Donostia mediante una operación de marketing en la que destaca la promoción turística. La “cultura” es en este sentido un pretexto para convertir la ciudad misma en una mercancía. Donostia 2016 es por lo tanto una imagen comercial diseñada para acelerar la mercantilización total del espacio urbano, profundizando en un modelo que fomenta y estimula el crecimiento de las desigualdades y marcha claramente en el sentido que marca el capitalismo. Pero además, de modo sutil, Donostia 2016 es también un auténtico dispositivo neutralizador de los movimientos sociales urbanos: en efecto, Donostia 2016 está generando una red de relaciones clientelares mediante toda una serie de “incentivos” económicos que buscan involucrar a todas las dinámicas ciudadanas y colectivos sociales en una cultura de colaboración con las empresas e instituciones. Bajo la retórica de lo cultural, usurpa el espacio a los movimientos de base y trata de recuperar sus capacidades como lubricante al servicio de la sociedad de mercado.

Por estas y otras muchas razones, manifestamos que el 2016 no es nuestro espacio y proponemos desocupar la marca que se nos impone para construir respuestas concretas y modelos diferentes. 2016 desokupatu es pues una llamada a recobrar la lucha (contra)cultural, basada en relaciones no mercantiles y en la defensa de los bienes comunes, para combatir la conformidad y la maquinaria de la rentabilidad.

Esperamos por tanto vuestra participación en las jornadas y os invitamos a difundir este llamamiento en vuestro entorno. Os enviamos un cartel (con las actividades programadas hasta el 1 de noviembre), estando el programa de las fechas posteriores abierto a nuevas propuestas.

Más información / 2016desokupatu.wordpress.com

Contacto / 2016desokupatu@gmail.com

PROGRAMA


Sábado 18 de octubre

  • 17’00h: Charlas y debate sobre Capitalidad Europea de la Cultura y modelo de ciudad:

Andeka Larrea: “El caso de DSS2016EU y de las ciudades vascas: Imaginarios urbanos, marketing y reinvención de la ciudad”

– Thomas y Fabien: “LILLE-2004: LA FIESTA HA TERMINADO: La transformación económica y urbana de Lille tras la capitalidad europea de la cultura de 2004 y el rol de Los Verdes”

  • 19’30h: Luntx
  • 20’00h: Actuación del clown Pierre Vissler (Zuberoa): No Future.

Lugar: Gaztetxe Kortxoenea (Bº Gros-Ulia, c/Indianoenea 16).

Andeka Larrea centrará su intervención en el tema del imaginario urbano y cómo el marketing de ciudades genera (en el caso de un evento como DSS2016EU claramente) nuevas narrativas sobre la ciudad que vienen a imponerse como hegemónicos. Trazará paralelismos o comparaciones entre las diferentes ciudades vascas que conformarían eso que se ha llamado Euskal Hiria. Ante esto una pregunta: ¿Es posible contraponer otro imaginario urbano al que viene impuesto desde fuera? Andeka Larrea es co-autor de los libros Bilbao y su doble y Euskal Hiria. Reflexiones sobre la ciudad y las ciudades vascas.

Para anticipar lo que será “Donostia 2016”, dos personas de Lille, Thomas y Fabien (norte de Francia, capital europea de la cultura en 2004) nos contarán la historia de la transformación económica y urbana de su ciudad desde el año 2004. Describirán como “Lille 2004” ha acelerado la mercantilización de la ciudad volcada a las nuevas tecnologías y el rol de los Verdes en el proceso. Quizás esbozaremos paralelos para entender este negocio de destrucción comercial de nuestras culturas populares. Thomas y Fabien son autores de  los libros La fête est finie y L’enfer vert.

 Pierre Vissler (payaso de Zuberoa, Montori) ofrecerá una actuación de clown. No Future nos propone echar una mirada sobre lo que hacemos en la vida diaria. Es la historia del conflicto entre un hombre y su doble. El payaso no puede ocultar sus sentimientos y no se siente en su sitio en ningún lugar…

Viernes 24 de octubre

  • 21’00h: Proyección del documental  BYE BYE BARCELONA, en la plaza de la Konsti.

Es un documental de una hora que muestra las consecuencias del turismo salvaje en Barcelona. Dado que las tentaciones de imitar semejante sobre-explotación no se ocultan en Donostia –según los datos estaríamos ya al 57% de Barcelona en la ratio de turistas por habitante–, conviene fijarse en este acontecimiento catalán. Porque, más allá del Tourist, remember, you are in the Basque Country, también ha llegado aquí el momento de plantear algo más (comentario de Gorka Bereziartua en ARGIA).

Sábado 1 de noviembre

  • 11’00h: “2016: ENCUESTA CIUDADANISTA ”, en el mercado de La Bretxa:

Segunda quincena de noviembre (se fijarán los días y lugares):

  • MAPEO COLECTIVO: “¿Qué HAY EN DONOSTIA?”:

Se tratará de un ejercicio de conocimiento colectivo de las diferentes experiencias que hay en Donostiadea, que finalizará con una comida. Por un lado, situando experiencias concretas en un mapa de Donostialdea, pero realizando también un ejercicio de memoria: “¿Qué experiencias o acontecimientos conforman nuestra propia memoria colectiva acerca de un modelo diferente?”. El mapeo tendrá como finalidad sacar algunas conclusiones que contribuyan a fortalecer relaciones en Donostia.

  • Proyección de la conferencia DESMARCAR BARCELONA (mayo 2014):

Marina Garcés propone vincular el turismo al paradigma económico del extractivismo, es decir, al modelo de crecimiento capitalista basado en la explotación de los recursos comunes de un lugar hasta agotarlos. El extractivismo se aplica normalmente al análisis de los países emergentes y a su explotación de los recursos energéticos y naturales. Pero ¿y si nuestro extractivismo es el turismo? ¿Qué desafíos plantea hoy el turismo de masas?…

  • HIRI MARTXA: “Tour de las desigualdades”

Lunes 1 de diciembre

  • 19’00h: Mesa redonda sobre “LA INDUSTRIA TURÍSTICA Y SUS CONSECUENCIAS A DEBATE” en el centro Koldo Mitxelena / KM. Participantes:
  • Peio Etxeberri-Aintxart / Iparralde
  • Mikel Alonso / arquitecto, Donostia
  • Xabier Arberas / AA.VV. Parte Zaharrean Bizi
  • Felix Soto / AA.VV. de Ulia
Publicado en Sin categoría | Etiquetado , | Deja un comentario